NOR GARA:

Iratze, herri eta iratzarri bateratzen dituen hitz jokoa da Iratzerri. Herri berdea, ekologikoa eta jasangarria helburu duen taldeari izena ematen dion hitza finean. Larrialdi klimatikoari eta energia krisiari aurre egiteko guztiok dugun ardura ernarazi nahi dugu geure herrian, Lezon.

Arazo global eta transbertsal honek eragiten digun kezkak elkartu gaituen herritarrak gara. Etorkizunean tokian tokiko baliabideek eta lehengai energetikoek izango duten garrantziaz oharturik, herriari eragiten dioten erabakietan herritarron parte-hartzea ahalbidetzeko bitartekari eta sustatzaile izan nahi dugu. Erabaki estrategikoak zein proiektu ezberdinak aztertzea eta herritarrei azaltzea da gure asmoa, geure proposamenak ere egin nahi ditugularik. Lezon energia trantsizio jasangarri eta ekologiko baterako energia plan propio baten garapenean eragin nahi dugu. Bertako helburuak
betetzen direnaren jarraipena eginaz, onuragarriak diren proiektuetan lagunduz, zalantzagarrietan masa kritikoak eratuz eta kaltegarrietan aurre eginaz jardungo dugularik.

Gure misioa

Herrian energia baliabideen eraginkortasuna eta jasangarritasuna
sustatzea eta kontzientziatzea ingurugiroaren zaintzan oinarrituz. Misio
honetarako inguruko eragile ezberdinekin elkarlanean aritzea ezinbestekoa dela argi
dugu, mugimendua saretzeko lan egingo dugularik.

Gure bisioa

Geure herrian eta eskualdean energia trantsizio jasangarriaren garapenean
aintzat hartua eta balioetsia izango den herritar taldea izatea.

Baloreak

JASANGARRITASUNA ERAGINKORTASUNA SARETZEA KONTZIENTZIAZIOA

Ekologista. Naturari errespetua eta bertakoaren zaintza

Zuzentasuna, gardentasuna eta humiltasuna.

Kooperatibista. Elkarlana eta auzolana.

Euskal Herritarra, euskara zalea eta eleanitza

maiatza 22, 2021

Taldearen aurkezpena

Gezala auditorium-ean aurkeztu ginen, tarifazio elektriko berriaren azalpena eginteko baliatu genuelarik saioa.

maiatza 22, 2021
urria 21, 2021

Udalarekin izandako lehen bilera

Covid21-aren aurkako protokoloek ahalbidetu zutenean lehenengo bilera presentziala burutu genuen. Bertan gure burua formalki aurkeztarekin batera, udal eraikinen potentzialtasun fotovoltaikoaren txostena aurkeztu, jasangarritasun legeaz, energia mahaiaz eta energia txirotasunari aurre egiteko bitartekariez galde egin genuen. Aurrekontuetan hauen inguruko inbertsioak eskatu genituen.

urria 21, 2021
abendua 29, 2021

Autokontsumo tailerra

Pandemia betean Irurtzun Berri jatetxean berme guztiekin antolatu genuen tailerra. Telematikoki egin genuen galdetegiaren ostean herritar eta baserritar ugarik bildu ahal izan genuen.

abendua 29, 2021
urtarrila 1, 2022

2022 Urtea – Herrian autokontsumo kolektibo eta indibidulak garatzeko proiektuak garatu eta sustatu

2022 urtean geure tresna propioak garatu genituen argindar fakturaren optimizaizioak aztertu eta eskaintzeko asmoz herritarrei eta merkatariei.

urtarrila 1, 2022
ekaina 14, 2022

Krisi ekosoziala mahai ingurua

Kultura aretoan Mikel Oterorekin saio interesgarria osatu genuen

ekaina 14, 2022
urria 5, 2022

Iratzerri Ingurumen Elkartea gara

Irabazi asmorik gabeko elkarte moduan eratu gara!

urria 5, 2022
azaroa 14, 2022

Zeorri erreportajea

Neguko edizioan tartetxo bat egin digute Zeorriko lagunek aldizkarian. Urteko erradiografia egiteko baliatu dugu: Udalak hurrengo urterako ere ez du inbertsiorik egiteko asmorik. Ez energia plana ezta klima larrialdiari eragiteko aurreikuspenik. Aurrekontuen plenoan salaketa burutu dugu!

azaroa 14, 2022
urtarrila 1, 2023

2023 Urtea – Komunitateen sustapen urtea

Herritarrei eta elkarte eragileen atxikimendua jaso genuen udala mugiarazteko udal hauteskundeen atarian. Ikastolaren sorkuntza proiektuetan aholkulari eta laguntzaile lanetan aritu eta udalarekin harremanetan aritu gara. “Lezoarrak Mendian Gara” herriko lasterkariak batzeko egitasmoa aurrera eraman dugu, komunitate bizi baten eraketan parte hartuz.

urtarrila 1, 2023
azaroa 22, 2023

Energia Komunitatearen hausnarketa prozesua herritarrekin

Galdetegi baten bitartez gaiaren inguruan herritarrek duten interesa neurtu eta topaketa informalen bitartez azalpenak eman ditugu. Herrian energia komunitate bat sortzeko hausnarketa prozesua azken finean.

azaroa 22, 2023
urtarrila 1, 2024

2024 Urte giltzarria – Lezon Energia Berriztagarrien Komunitatea aurrera!

Udalarekin izandako hartuemanek fruitua eman dute! Maiatzean sorrera prozesurako Goienerren aurrekontua onartuko denaren asmoa helarazi digu udal gobernuak. Dinamizazioa eta berokuntza kanpaina geuk burutzeko konpromisoa hartu dugu. udalarekin elkarlanean aritzeko prest!

urtarrila 1, 2024
apirila 10, 2024

Energia Komunitatearen sustapen kanpaina,
Lezoko merkatariak

Herriko merkatariekin harreman ildoak bilatzeko Lezokoak Merkatari elkartearekin jarri gara harremanetan. Herritarrekin egin bezala inkestatxo bat burutu dugu eurekin eta autokontsumoaren inguruko azalpenak eman dizkiegu.

apirila 10, 2024
maiatza 30, 2024

Energia Klima Jardunaldiak

Udalarekin egiten ari garen lanen ondorio izan dira jardunaldiak: Energia planaren diagnosiaren aurkezpena, Goienerren laguntzarekin burutuko dugun Energia Komunitatearen sorrera prozesuaren aurkezpena eta geuk antolatutako faktura ulertu eta nola aurreztu tailerra.

maiatza 30, 2024
iraila 25, 2024

Ttirriki – ttarraka Erronka (Garagardo Festan)

Urtero antolatzen den Garagardo Festako argindar kontsumoa murriztu genuen ECOGIM-ek patentaturiko bizikleta estatiko sorgailuen bitartez.

iraila 25, 2024
urria 30, 2024

Herriko elkarte eta eragileekin bilera

Azaroa amaieran abiatuko dugun Energia komunitatekaren sorrera prozesua aurkeztu eta komunikazioan laguntzeko eskatu diegu.

urria 30, 2024
azaroa 11, 2024

Lezoko EBK sorrera 1.saioa

Herriko energia komunitate eratzeko prozesua martxanan!

azaroa 11, 2024

Scroll to Top